1. Tailerra: KARTOGRAFIA

Guztiz galduta egia esan.
Hasteko, lan honetan "kartografia" bat egitea eskatzen ziguten. Nik dakidala behintzat kartografiak mapa, plano eta horrelako lanetan erabiltzen dira, gehienak geografia arloei lotutako lanetan. Hiztegietan azaltzen den moduan "Kartografia  mapa geografikoak egitearen zientzia eta praktikari deritzo. Zientzia, estetika eta teknika konbinatuz, kartografiaren oinarrizko ideia da errealitatea moldatu egin daitekeela informazio espaziala modu eraginkorragoan komunikatzeko. (Wikipedia)". Alde honetatik, nahiz eta ariketa hau polita izan daiteken umeekin behin egiteko, guk eskaini diogun denborarako balio didaktiko edo akademiko motzekoa dela iruditu zait unibertsitate mailako ikasketa baterako.
Hau dela eta, hasiera batean, nik lanarekiko izan nuen motibazioa ez zen oso ona izan eta denbora bat eta ikaskideen laguntza behar izan dut nire lanari zentzua eman eta ahalik eta modu onenean bideratzeko.

Nolabai argitzeko, hau da eskatu zigutena: irudi eta kontzptuen lotura bidez guk nola ikasten dugun eta prozesu honetan garrantzitsuak egiten zaizkigun faktorean azaltzea.
Luzapen handirik gabe, honela osatu dut nire KARTOGRAFIA.



IKASI
Niretzat ikastea, etenik gabeko prozesu bat da, uneoro ematen dena, etengabea eta iraunkorra. Bizitzan zehar aukera gutxi daude beti iraungo dutenak, ikasteko aukera aldiz beti izango dugu hor, haur, heldu edo agure izan.
Eguneroko bizitzako gauza txikienak ere gauza handiak erakuts ditzaizkiguke, beraz, niretzat ikastea esperimentatzea da, gure sentipenak egoera ezberdietara eramatea, gauza berriak bizitzea edo besterik gabe, bizitzea.
Nire kasua ikasketa prozesu baliagarrienak liburuetatik kanpo daude, eremu akademikoetatik kanpo, gure benetako jakinminak eramaten gaituen lekuetan baizik, benetan gustatzen zaizkigun gauza edo eremuetan izaten bai da gure ikasteko gogoa. Honekin ez dut esan nahi gustatzen ez zaizkigun gauzek ez digutenik ezer aportatzen ikastereko garaian, uneoro gaude ikasten, gustatu hala ez.

Hauek dira nire ikasketa eremuak:


familia bilaketarekin bat datozen irudiak
FAMILIA-ZENTZUA
Etxean izandako hizketaldiak, arazoak elkarbanatzea, notiziez hitz egitea, bizipenak konpartitzean... horrelako egoeretan munduarekiko dudan ikuspegia ireki, ikuspuntu neutral batetik begiratu eta nire ikuspuntuei zentzua emanez  gai ezberdinen inguruko ideia sendotzen ditut.


kirola bilaketarekin bat datozen irudiak
KIROLA-ONGIZATE ETA KONFIANTZA
Nahiz eta askotan behar baino gutxiago egin, hau gabe ezin naiz egon, desestresatu eta buruko idea korapilatsu guztiak argitzen laguntzen dit, pentsatzen laguntzen dit.
Horrez gain, nik praktikatutako talde kirolek (hoien artean futbola magusia), taldean lan egiteko, errespetatzeko, besteengan konfiantza izateko, lanak ordenatzeko eta nere buruarekiko eta besteekiko ardura izaten irakatsi dit.

 guitarristas de espalda bilaketarekin bat datozen irudiak
MUSIKA- ASKATASUNA
Musika entzuteak jotzeak eta bizitzeak burua askatzen laguntzen dit. izan ditzakedan jokabide itsi edo modu mugatuak askatzen laguntzen dit, benetan naizen bezela sentiarazten eta espresatzen laguntzen dit. Askotan uko egin behar izaten diot, askatasun honek askotan beste egin beharretakoei eman beharreko arreta eskatzen bai dit, baina aldi berean ezinbesteko zait egin beharreko horiek ondo egiteko.


viajar por el mumdo bilaketarekin bat datozen irudiak
BIDAIATZEA- BIZITZEA
Hau ere nahi nukeena baina gutxiago egiten dut. Baina bai niretzat eta bai beste guztientzat egin beharreko gauza bat dela iruditzen zait, esperientzia berriak, mundu berriak ezagutzeko, norbera bizi den Herri edo Hiri itxi horretatik at, pentxamendu itxi horietatik ihes egiteko.









No hay comentarios:

Publicar un comentario